Hoy os traemos un pequeño regalo para el confinamiento!
Gaur opari txiki bat emango dizuegu konfinamendu-egun hauek atseginago egiteko. Audioliburuak on line lortzeko modu berri bat aurkezten dizuegu, doan eta nahitaez erregistratu beharrik gabe.
Web orri honetan 2 mila audioliburutara baino gehiagotara sar zaitezke.
1-SARTU www.ellibrototal.com helbidean
2-Goiko eskuineko aldean, nahi duzun liburua bilatzeko lupa dago, baina bigarren atalera ere sar zaitezke, “audiolibros” atalera, eta eskaintzen dizkizuten proposamenak arakatu.
3-Azkarrago egin nahi baduzu eta entzun nahi duzun liburua baldin badakizu, bilatzailean (goiko eskuineko izkinan dagoen lupa), sartu nahi duzun LIBURUAREN IZENBURUA IDATZI.
SAKATU “BILATU”
4-Liburua aurkitutakoan, KLIKATU LIBURUAREN AZALEKO IRUDIAREN GAINEAN.
5-Kasu batzuetan zuzenean sartuko zara liburura; hau gertatzen bazaizu, hurrengo urratsera pasatuko zara. Beste kasu batzuetan, liburuaren, idazlearen, orrialdeen eta abarren deskribapena agertuko zaizu. Orrialde kopuruaren azpian “Leer Libro” agertzen da.
SAKATU “Leer Libro”.
6-Orain liburua on line agertuko zaizu, ez da deskargatzeko. Hemen agertzen da liburua irakurtzeko. Audiora sartzeko, goiko aldean hainbat ikono daude: menua, bilatzeko lupa, gogokoa, etab. “Bolumena” ikonoa entzungailura sartzeko da.
SAKATU BOLUMENAREN IKONOAN, eta berehala hasiko da liburua entzuten.
7- Goza ezazu!