IKUSMEN ARRASTOA DUTEN PERTSONEK INFORMAZIOA ESKURATZEKO DITUZTEN BALIABIDEAK

Ikusmen arrastoa duten pertsonaz ari garela, informaziora sarrera errazten dien hiru elementu hartu behar dira kontuan:

Argitasuna

  • Argi kalitate eta kantitatea ikusmen murriztua duten pertsonentzat laguntza ez optiko garrantzitsuena dira. Argi naturala egokia ez denean ikusmen murriztua dutenentzat, argi artifiziala ematea beharrezkoa da.
  • Argia inprimatu materialera zuzendurik egon behar da eta ezin du erreflexurik eman begietan; kontrako kasuetan itsutzeak emango dira.

Kontrastea

El contraste viene determinado por los colores. La combinación de los mismos da contrastes diversos. El mejor contraste lo dan las parejas blanco-negro y amarillo-negro.

Irudiaren Handitzea

Irudia handitzeko era desberdin daude:

  • Objektua begietara hurbildu. Pertsonak objektuarekiko distantzia aldatzen du era natural batean.
  • Objektuaren irudia era optiko batez handitu, lente baten bidez (lupa, kataloxa…).
  • Irudia handituz objektuaren tamainaren handitzeagatik.

Teknologi berrien kasuan, informatika programak badaude pantaila magnifikadoreak (lupa eta kontrastearen hobekuntza) ezagunak, ikusmen urria dutenen pertsonen artean teknologia ezagunena. Pertsonarengana pantailaren arlo txiki bat hurbiltzen duten software programak dira, ikusmen murriztua dutenen pertsonei argitasun gehiagorekin ikusten laguntzen. Pantaila magnifikadoreen ezagunenak ZoomText eta MAGic dira, biak gure bazkideek erabiltzen dute egunero bere ikasketetan.

ZoomText

 

IKUSMEN ARRASTORIK EZ DUTEN PERTSONEK INFORMAZIOA ESKURATZEKO BALIABIDEAK

Baliabide guztien dauden artean ondokoak aipagarrienak dira:

a. Pauta

Braille idazkerarako erabiltzen den elementua da, plastiko edo metalezkoa, kartila edo folio baten tamainakoa eta bi plantxa dituela. Beheko plantxa zelditxoetan  edo horizontal ildoekin banatuta dago eta goikoa braille kajatxo lerroak ditu. Modelo desberdinak daude. Plantxen artean papera jartzen da eta, puntzoi batekin kajatxo bakoitzean braille zeinua grabatzen da.

b. Regleta

Braille idazteko poltsikoko Pauta.

Regleta de manos

c. Perkins Makina

Braillea idazteko tresna da idazteko makina antzekoa. Hainbat abantaila eskaintzen ditu: idazten dena momentua irakur daiteke, azkar idaztea, braillea segurtasunarekin erabiltzea, irakurtzea eta idazkera elkarlotzea , ikastea estimulatzea eta kalkuluak egitea ahalbideratzen du.

La máquina Perkins

d. Ahozko Liburua

4 pistako eta 2 abiadurako grabatzeko eta erreproduzitzeko tresna bat da, beste funtzio batzuen artean, atzerapen eta aurrerapen azkarra eta entzungarria, abiadura kontrolatzeko edo erreferentzia seinale akustikoak txertatzeko onartzen ditu. Noizbehinkako grabaketa erreproduzitzea ahalbidetzen du, baina aurrez grabatutako testu edo literatur liburuak erreproduzitzea ere.

e. Braille’n Speak edo ahozko braillea

Braillez idazteko makinari eta inpresora normal bati akoplatua, braillez mekanografiatutako testua tintaz inprimatutako hizki bihurtzen duen dispositiboa da.  

Braillen speak de color blanco

f. Optakona

Itsuari tintan inprimatutako testu bat irakurtzea ahalbideratzen dion aparatu eramangarria da. Kamara txiki baten bidez zeinu bakoitza ukimenaren bidez nabarmentzen den bibrazioak, forma erliebean eta handiagoan bihurtzen du. Hizkia edo zeinua behatzarekin antzematen da.

Optacón

g. Ordenagailuen egokitzapenak

  • Ahozko sintesia. Itsuentzako adaptazio espezifikoa da, ahotsezko irteeraduna. Ordenagailuaren pantailako edukia hitzetara eramaten du: Vert Plus, Ciber 232.
  • Braille Lerroa. ordenagailuari konektatzen zaion gailu bat da, pantailak ematen duen informazioa itsuak irakurtzeko moduan jartzen du, braille zelulez osatutako linea baten bidez, pantailaren edukia lerroz lerro transferitzen da
  • Pantaila irakurleak. badaude software programak testua ahots sintetizatu bihurtzen dutenak, itsuek entzun ahal izan ditzaten webetako edukiak. Programa hauei normalean pantaila irakurle deitzen zaie, nahiz eta hori baino zerbait gehiago egiten duten. Pantaila irakurleen bidez, erabiltzaileak, web edukietan barna modu askotara nabigatu dezake. Erabiltzeak utz dezake pantaila irakurlea pantaila osoa goitik behera irakurtzen, edo aldiko lerro bat, edo erabiltzaileak tabulazio teklaren bidez loturatik loturara salto egin dezake. Erabiltzaileak goiburu batetik bestera ere nabigatu dezake(webguneko edukia goiburuak baditu), marko batetik hurrengora (markoak badaude), edo beste metodo batzuk erabilita ere bai. Pantaila irakurle askok dauzkate JAWS, Window Eyes eta Home Page Reader.

h. Kutxa aritmetikoa

Portafolio baten tamainako egurrezko kaxa bat da. Tapetako baten retikula erako plantxa bat du, honetan braillezko zenbaki eta zeinuak dituzten plastikozko piezak jarri daiteke, beste tapa berriz eremu txikietan zatitua dago.

Caja aritmética

i. Thermoform

Plastikoa lantzea bideratzen duen elementu elektrikoa da, erresistentzia eta aspiradore batez osatua. Textu, irudi, mapa… dituzten maketak erliebean agiteko erabiltzen da, beroak aldatuko ez dituen materialen gainean.

Thermoform

j. Fuser Labea

Bero bidez paper berezi batean irudi baten fotokopia erliebean ezartzen duen instrumentua da.

Horno fuse negro