A.G.I., Gipuzkoako Ikusmen Urria dutenen Elkartea haur itsuen edo ikusmen urritasuna dutenen Gipuzkoako guraso talde batek sortu zuen, Gipuzkoako Lurralde Historikoan gizarteratzea bultzatzeko.
Elkarteak hasieran, gizarteratzea eskolako testuingurutik bultzatu zuen, beren seme-alabak Euskal Autonomia Erkidegoko eskolatze-sistema normalean sartzeko helburuarekin. Urte horietan, ikusmen urritasuna zuten haurrak ONCEren eskola espezializatuetan eskolaratzen zituzten eta, beraz, oso urte gutxirekin beren etxeak utzi eta Euskaditik kanpo zeuden zentro horietan barneratuta egon behar izaten zuten.
1995. urtetik aurrera eskolaz kanpoko eremutik lan egiteko beharretik hasita, bazterketa soziala eskolaz kanpoko arlotik lantzen ari da, ikusmen urritasun larria edo itsutasuna duten pertsonak beren denbora librea aprobetxatu dezaten eta berdinen arteko harremanak egin ditzaten.
Denboraren joanarekin, lortu da Eusko Jaurlaritzak babesa ematea espezializatutako laguntza beharrari, kolektibo hau irakaskuntza normalean sartzea ziurta dadin. Beraz, lan hori elkarteak egiteari utzi zion eta Itsuen Baliabidetegia IBT hasi zen hori egiten
AGI sortzeko xedea lortuta, helburua zera izatera pasa zen, ikusmen urritasun larria duten pertsonen integrazio osoa arlo guztietan: hezkuntza, familia, lana eta gizartea. Horretarako, proiektu zehatzak sortu ziren, pertsona hauen autonomiaren garapena bultzatzen dutenak. Egitasmo hauek familiak eta beren inguruko profesionalak orientatzen dituzte, lortu nahi den xedea lagundu eta babesteko. Profesional hauek dira kolektiboaren eta herri administrazio eta erakundeen artean bitartekari lanak egiten dituztenak, eta gizartea kontzientziatzen dutenak problematika honen inguruan eta ikusmen urritasunak dituen konponbideen aurrean
Hiru hamarkada hauetan, Elkartea moldatzen joan da, garaian garaikora, eta elkartekideen behar zehatzetara. Arlo guztietan eragin ahal izateko abiapuntua banakako arreta da. Horrela lortzen da norbanakoaren autonomia igotzen joatea eta, beraz, benetako sozial-, hezkuntza- eta lan-integrazioa eskura egotea.