Elkartearen helburu orokorra, ikusmen urritasun larria edo itsuak diren pertsonak gizartean, hezkuntzan, lan munduan eta aisialdian barneratzea da.
Elkartearen helburu espezifikoak honako hauek dira:
- Kolektibo batean barneratzea ikusmen urritasunak edo itsutasunak eragindako guztiak eta beren familiak.
- Kaltetuen eta beren familien bizitza kalitatea hobetzea
- Ikusmen urritasuna dutenak edo itsuak integratzea lortzea, haur, gazte eta helduena
- Afektatu bakoitzak bizi duen egoera hobeto ezagutu eta arreta globala eman, bai beraiei eta baita beren familiei ere, dituzten beharrei erantzunda.
- Hezkuntza, irakaskuntza eta birgaitze prozesuetan arreta eman eta laguntza eskaini, ikusmen urritasuna edo itsutasuna duten haur, gazte eta helduei.
- Bazkide edota ikusmen urritasunak edo itsutasunak eragindako guztien gizarteratzea erabatekoa izan dadin lan egitea, famili-, eskola-, gizarte- eta lan arloetan.
- Herri kontzientzia esnatzea, ikusmen urritasunaren errealitatea ezagutzera emanez, bai dituzten beharrak, gizarteratzea, elkartasuna, hiritar bizitzan parte hartzea, eta baita gizarte ongizatea ere.
- Eskuragarri dauden baliabide eta laguntza teknikoen berri ematea, lortzeko tramiteetan lagunduta eta beren interesak defendatuta.
- Erakundeei giza baliabideak eta baliabide teknikoak aplikatzeko eskatzea, gizarteratzea eta aukera berdintasuna egi bilakatu daitezen guztion laguntzarekin.
- Harremanak izan, ideia eta ezagutza elkarbanatu elkarteko estatutuetan agertzen den xedearen antzekoa duten erakunde eta antolakundeekin, modu honetara afektatu bakoitzaren beharrei erantzun osoa eta bateratua ematea ziurtatzen baita.
- Beharrezko programa eta laguntza guztiak martxan jarri, ikusmen urritasuna izateagatik afektatuek dituzten oztopo guztiak gainditu ditzaten.
- Arlo sozialean herri kontzientzia esnatu, arazo honen inguruan trebatzeko.
- Ikusmen urritasuna duten edo itsua diren emakumeen eta haurren egoera hobetzea eta berdintasuna lortzea.