Ikusmen Urritasun larriak dituzten pertsonekin praktika onerako pausuak:Cubo rubik braille

  • “Ikusi duzu?”, “ikusi nahi duzu?”… bezalako espresioak erabiltzeko beldurra kendu.
  • Ikusmen Urritasuna duen pertsona batekin gaudenean eta bakarrik utzi behar dugunean abisatu egin behar zaio, ez da oso atsegina bakarrik hitz egiten geratzea.
  • Asmakizunetara jolastea ez zaie gustatzen. Pertsona itsu bat edo ikusmen urritasuna duena dagoen lekuren batera iristean ez erabilia “badakizu nor naizen?”. Agurtu egin behar da eta nor zaren esan.
  • Ez da suposatu behar ikusmen urritasuna duen pertsona batek beti laguntza behar duenik gauzak egiteko orduan. Beraz, lagundu aurretik galdetu egin beharko diogu laguntzarik behar duen ala ez.
  • Ikusmen urritasuna duen pertsona bati errepidea igarotzen laguntzen badugu, non utzi dugun esan behar zaio, kalearen izena emanaz eta bertan zerbait deigarririk dagoen esanaz, denda bat, monumentu jendetsu bat, etab., bestela orientazioa galdu dezake.
  • Ikusmen urritasuna duen pertsona batek ondo entzuten eta hitz egiten du, beraz ez da beharrezkoa garrasi egitea eta bere ordez erantzutea, beste urritasun dutenen kasuetan izan ezik.
  • Ikusmen urritasuna duen pertsona bati aurkeztean edo eta hirugarren pertsona bat aurkeztean, aurkezpen hori nola gauzatuko den esan behar da, eskua emanaz, etab.
  • Ordena beharrezkoa da ikusmen urritasuna duen pertsona batentzat. Ez dira objektuak lekuz aldatu behar aurretik esan gabe.
  • Pasatzeko lekuetan ez dira oztopoak utzi behar.
  • Ikusmen urritasun duen pertsona batekin zoazenean, utz iezaiozu berari heltzen (ukalondoan), informazio gehiago jasoko du bideak izan ditzakeen oztopoei buruz.
  • Leku estu batetik igaro behar baduzu ikusmen urritasuna duen pertsona batekin, eraman ezazu bere besoa zure gorputzaren atzealdean, bera zure atzean jar dadin.
  • Objektu baten kolokazioa zein den adierazteko ez duzu “hemen”, “han”, bezalako espresioak erabili behar, beraientzako ez dute esanahia. “Zure eskuinean”, “zure ezkerrean”, “zure aurrean”, esan behar zaio.
  • Ikusmen urritasuna duen pertsona bat arrisku batetara gerturatzen ari dela ikustean, ez iezaiozu urrutitik garrasirik egin, hobe da jakinaraztea gerturatzen, berehalako arriskua denean izan ezik.
  • Ateak eta leihoak guztiz itxirik edo zabalik egon behar dute, armairuak eta tiraderak bezala.
  • Platerean janariaren lekua adierazteko, hau ordularia balitz bezala erabili behar da. (Ad. Platera 12tan patata frijituak ditu eta 6tan haragia)
  • Edari bat zerbitzatzen bazaio esan egin behar zaio, konturatzen ez baldin bada berak saiatuko da berriz zerbitzatzen.
  • Interesgarria da objektu berriren bat erakustean, hitzez deskribatzeaz gain, berak ukitu dezan ahal denean.