Hiruhilabete honetan ekintza eta jardunaldi hauetan parte hartu dugu.

Hiruhilabete honetan ekintza eta jardunaldi hauetan parte hartu dugu:

 ~ “Elkartasun aleak” erakusketa

Irailaren 17tik urriaren 27ra, Egia Pasealekuan,  Gipuzkoa Solidarioan sartuta dauden elkarteei buruzko informazioa.

 ~ Workshop “Euskadiko Ikusmen Urritasunaren mendekotasuna”. Gasteiz, urriak 8

Edelman eta Orcam erakundeak antolatutako topaketa Ikusmen Urritasuneko profesionalekin.

~ ADECCO Fundazioaren III. topaketa. Urriak 9

Gipuzkoako Desgaitasun ziurtagiria duten pertsonen atxikitutako erakundeen lantaldearen parte-hartzaileak gara, bere lan bizitza, babestutako enplegua, lan-baldintzak… hobetzeko helburuarekin.

~ III Jardunaldia Indarkeria matxista nerabezaroan. Urriak 23

Donostia Udaleko Berdintasun eta Gazteria sailetik antolatutako jardunaldi honetan, LGTBIQ+ pertsonen harrera eta ongizateari buruz izan da, konkretuki transexualitateari buruz.

~ ‘Elkartuz: Desgaitasuna, eskubideak eta inklusioa’ Kongresua.

Azaroaren 7an eta 8an 40. Urtemugarengatik Elkartu antolatutako Nazioarteko Kongresuan parte hartu dugu.

~ Lizardi Proiektua: Zarautzeko Irisgarritasuna eta Ikusmen Urritasuna. Azaroak 13

Irisgarritasuna proiektua Zarautzeko Lizardi institutuko ikasle lan taldearekin kolaboratzen eta aholkua eskaintzen dugu. 3D inprimagailuekin hainbat tresna sortu Zarautzen ikusmen urritasunen irisgarritasuna hobetzeko Proiektuaren helburua da, adibidez, tren geltokian, eraikuntza publikoetan, etab.

~ Hitzaldia: “Ikusmena: Bere eragina ikasketa prozesuan”. Azaroak 13

Francisco Zunzunegi optiko-optometristak emandako hitzaldia Magale ikastetxearen gurasoentzat.

~ Jardunaldia “Nola prebeni dezakegu haur eta nerabeekiko sexu-abusua?”

 AVAIM Elkarteak Azaroaren 15ean Tabakaleran antolatutako Jardunaldia.

~ Jardunaldia ‘Jarduera fisikoa eta  Autismoaren Espektroa Nahasita’. Hondarribia, Azaroak 30

Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa eta Gautena antolatutako Jardunaldia, kirolean esku hartzeko jarraibideak TEA duten pertsonekin.

~ Lizardi Proiektua: Zarautzeko Irisgarritasuna eta Ikusmen Urritasuna. Abenduak 16

Zarautzeko Lizardi Institutura itzuli gara, honetan hitzaldi bat eskaintzeko proiektua landuko dutenen ikasleekin, eta  martxan jartzen hasteko.