Elkartetik lantzen diren Programak honako hauek dira:

  1. Famili Laguntza Programa
  2. Heziketa eta lanera gizarteratzen laguntzeko programa
  3. Psikosozial Laguntza Programa
  4. Mugimendu Asoziatibo Programa

Programa hau familien beharretara egokitzen da, laguntza emateko, seme-alabek arreta egokia jaso ahal izan dezaten, familiak ezin duenean arreta egokia eskaini, lana, gaixotasuna edo elkarteak laguntzeko modukoa den beste edozein egoera dela eta.

Laguntza hauek familia bizi den etxean edo herrian bertan ematen dira.

Heziketa eta lanera gizarteratzen laguntzeko programak, dagoeneko badauden baliabide normalizatuak eskura jartzen lagundu nahi dizkie ikusmen urritasuna duten pertsonei.

Joan etorrietarako laguntza eskaintzen da eta baliabideetarako sarbidea oztopatzen duten alderdi guztietan ere bai.

Heziketa zentroei laguntza eskaintzen zaie behar den gauza guztietan gizarteratzea ahalik eta eraginkorrena izan dadin.

Heziketarako eta lanerako laguntza eskaintzen da eragindakoak araututako ikasketak egiten ari ez direnean ere, baita ikasketa zentroetan, akademietan eta abarretan ere.

Azkenik, Braille materialen transkripzioa eta moldaketa eskaintzen da.

Laguntza Psiko-sozialeko programaren helburua, behar psiko-sozialei erantzutea da, bai  pertsona itsuei eta ikusmen urritasuna dutenei eta baita beren familia eta inguruko pertsonei ere.

Konponbidea integrala izan dadin, programa hau bi ekintza espezifiko eta elkarrekin erlazionatuta daudenetan banatzen da.

  • Arreta soziala: pertsona itsuei edo ikusmen urritasuna dutenei eskaintzen zaien arreta sozial osoa da; eragile sozialak, erakundeak, bazkidearekin eta bere familiarekin elkarlanean, planteatutako kasuistikari konponbideak eta arreta globala bilatzeko.
  • Arreta psikologikoa: banakako, familietako eta taldeetako esku-hartze psikologikoetan oinarritzen da, artatuak bizitza-kalitate eta egoera emozional eta integral hobera eramateko.

Mugimendu asoziatiboaren programaren bidez, elkarte parte-hartzaile eta sortzaile bat lortu nahi da, elkartekideen bizi kalitatea hobetu eta integrazio soziala lortzeko beharrezko eta ezinbesteko diren baliabide sozialak sortuko dituena.

Lan horretarako elkarteak lanaldi mugatuan kontratatutako langile soziala du eta gurasoen eta afektatuen arteko batzordeak, jarduerak egiteko arlo edo ekintza guztiak biltzen dituztenak:

  • Gestio Batzordea
  • Psikosozial Laguntza Batzordea
  • Formativo-Laboral Laguntza Batzordea
  • Aisialdi eta Kirola Batzordea
  • Irrisgarritasun, Berdintasun, eta aukera-berdintasun Batzordea
  • Lan boluntarioaren batzorde kudeatzailea

Batzorde hauek Programak martxan jartzeko jarraitu beharreko jarduera lerroak antolatzen dituzte, Elkartean lan egiten duten teknikarien laguntzarekin.

Nagusi Jarduerak:

  • Sentzibilizazio eta Informazio Jardunaldiak
  • Beste Elkarte eta Instituzioekin Kolaboratzea: Elkartuz, Kemen, Guipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa, Mendi Federazioa, Udaletxeak, Gipuzkoa Solidaria, Gipuzkoako Foru Aldundia...
  • Elkartea Mantentzea
  • Bazkideen Eskubideen erreibindikazio
  • Ikusmen urritasuna edo itsuak diren emakumeen berdintasuna eta parekotasuna sustatzea