Laguntza Psiko-sozialeko programaren helburua, behar psiko-sozialei erantzutea da, bai  pertsona itsuei eta ikusmen urritasuna dutenei eta baita beren familia eta inguruko pertsonei ere.

Konponbidea integrala izan dadin, programa hau bi ekintza espezifiko eta elkarrekin erlazionatuta daudenetan banatzen da.

  • Arreta soziala: pertsona itsuei edo ikusmen urritasuna dutenei eskaintzen zaien arreta sozial osoa da; eragile sozialak, erakundeak, bazkidearekin eta bere familiarekin elkarlanean, planteatutako kasuistikari konponbideak eta arreta globala bilatzeko.
  • Arreta psikologikoa: banakako, familietako eta taldeetako esku-hartze psikologikoetan oinarritzen da, artatuak bizitza-kalitate eta egoera emozional eta integral hobera eramateko.