Heziketa eta lanera gizarteratzen laguntzeko programak, dagoeneko badauden baliabide normalizatuak eskura jartzen lagundu nahi dizkie ikusmen urritasuna duten pertsonei.

Joan etorrietarako laguntza eskaintzen da eta baliabideetarako sarbidea oztopatzen duten alderdi guztietan ere bai.

Heziketa zentroei laguntza eskaintzen zaie behar den gauza guztietan gizarteratzea ahalik eta eraginkorrena izan dadin.

Heziketarako eta lanerako laguntza eskaintzen da eragindakoak araututako ikasketak egiten ari ez direnean ere, baita ikasketa zentroetan, akademietan eta abarretan ere.

Azkenik, Braille materialen transkripzioa eta moldaketa eskaintzen da.