AGIren garapen egokia eta bere helburuak lortzeko, Elkarteak batzorde desberdinetatik abiatuta lan egiten du:
- GEstio Batzordea
- Hezkuntza Batzordea
- Aisialdi eta Kirola Batzordea
- Emplegu Batzordea
- Mugikortasun eta Irrisgarritasun Batzordea
- Berdintasun Batzordea

Aisialdi eta kiroletako batzordea, elkarteko profesionalekin batera, tailerrak martxan jartzeko antolaketa, gainbegiratze eta elkarlanaz arduratzen da. Tailer hauek elkartekideen aisialdia betetzeko antolatzen dira. Lan hau elkartekideei hainbat alternatiba aurkezteko da. Alternatiba hauek berdinen artean egitekoak dira. Jarduerak beharrezkoak dira sentimenduak, sentsazioak partekatzeko, lasai egoteko, kanpokoei frogatu beharrik gabe gauzak berek bezain ondo egin ditzaketela. Beste alde batetik, jardueren bilaketa eta integrazio normalizatua lantzen da beren ingurunean, beren herrian: aisialdian, kulturan, kirolean, etab.
Gehiago irakurriEzgaitasunen bat duten emakumeek bazterketa bikoitza jasaten dute, emakumeak izateagatik eta ezgaitasun bat izateagatik. Ezgaitasun edo urritasunen bat duten pertsonek aukera handiagoa dute gizarte bazterkeria jasateko, baina kolektibo horren barruan emakumea izaten da baztertuena.
Hori dela-eta batzorde hau osatu da, izan ere, ahaleginak egin behar baitira gure kolektiboko emakumeen egoera hobetzeko, hainbat eremutan dituzten beharrak asetzeko ekintza positiboak garatuz: maila pertsonalean eta familian, gizartean, hezkuntzan, prestakuntzan, enpleguan, osasunean...
Berdintasun batzordean ezgaitasunen bat duten emakumeen ezaugarriak eta egoerak aztertzen dira, emakume izateak eta ikusmen urritasun bat izateak ekartzen duen arazoan esku hartzeko ekintzak sustatzeaz gain. Xede horri begira kolektiboa laguntzeko tailerrak antolatzen dira, eta baita emakume eta gizonen -ezgaitasunen bat izan ala ez-, aukera berdintasunaren eta diskriminazio horren aurkako borrokaren sustapenaren aldeko kanpainak ere.
Gehiago irakurriBatzorde honen funtzio nagusia CRI, ONCE, Berritzegune eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailarekin koordinatzea eta lankidetzan aritzea da, elkarteko afektatu guztien hezkuntza eta eskola integrazioari dagozkion alderdi guztietan.
Gehiago irakurriKudeaketa batzordea elkarteko Zuzendaritza batzordeko kideekin osatuta dago, zehazki esateko lehendakaria, lehendakariordea, diruzaina eta idazkaria. Batzorde hau, elkartearen batzorde iraunkorra da eta kudeaketaz arduratzen da, edota zailtasunei erantzuten, konponbide azkarra behar duten gai puntualen inguruan. Hau da modurik eraginkorrena lana bizkorra eta eraginkorra izan dadin.
Gehiago irakurriBatzorde hau da lan arloan ikusmen urria duten pertsonen egoera aztertzen duena. Horretarako indarrean dagoen legeria aztertzen dute, dauden egitasmoak ezagutzen dituzte, baita orientazio zerbitzuak ere, eta abar.
Batzorde hau egiten duen lanak honako hauek dira:
- Legeetara adi egon, ikusmen urritasuna duten pertsonen eskubideak jakiteko, modu honetara bai lan normalizatuan eta bai lan babestuan aritu ahal izateko.
- Lan babestuak eskaintzen duena jakin, dauden tailerrak, egiten dituzten lanak, elkarteko kideak lanera sartu ahal izateko, eta abar.
- Formakuntza moduluetan eta babestutako tailerretan eskatzen duten gaitasuna jakin.
- Erakunde ugaritako teknikoekin harremana.
- Integrazio sozialaren programarekin lankidetzan aritu, bertatik egiten baita lan honen zatirik handiena.
- Afektatuak tailer eta lanetara sarbidea izan dezaten behar diren laguntzak eskaini eta kudeatu, hala behar izanez gero garraiorako laguntza eskainita.
Batzorde honen egitekoa da mugikortasun eta irisgarritasunari dagokionean, zein den benetako egoera ikusmen urritasuna duten pertsonentzat. Irisgarritasun hobea lortu nahi da, afektatuak leku batetik bestera modu autonomoan joan daitezen eta beste norbaiten laguntzarik gabe egin ahal izateko baldintzarik onenak eman daitezen. Honek eragina du bai afektatuengan eta baita familiengan ere, ikusmen urritasuna duen pertsonarentzat ezgaitasun handia dakarrelako.
Pertsona hauek autonomoak izan zitezkeen eta ez dira, modu autonomoan jarduteko erakutsi zaiena eta egin duten entrenamenduak ez duelako balio beste faktore batzuk ere betetzen ez badira (zebrabideetan ez aparkatzea, soinu-semaforoak edukitzea e.a.). Indarrean dagoen legeria bete beharko litzateke eta herritarrak kontzientziatu eta sentsibilizatu pertsona hauen autonomia lortzeko unean daukaten paper garrantzitsuaz jabe daitezen.
Batzorde honen egitekoa da:
- Legeak aztertu eta betearazi
- Gizartea sentsibilizatu eta kontzientziatu, udal mailan egiten diren jardunaldi eta kanpaina guztietan modu aktiboan parte hartuta..
- Irisgarritasunari dagokionean udal bakoitzaren egoera zein den jakin.
- Elkartera iristen diren kexa guztiak jaso eta erreklamazioa aurkeztu dagokionari, konponbide posibleak aztertu eta bete daitezela exijitu.