AGIren garapen egokia eta bere helburuak lortzeko, Elkarteak batzorde desberdinetatik abiatuta lan egiten du:
- Gestio Batzordea
- Hezkuntza Batzordea
- Aisialdi eta Kirola Batzordea
- Enplegu Batzordea
- Mugikortasun eta Irrisgarritasun Batzordea
- Berdintasun Batzordea
Gestio batzordea elkarteko Zuzendaritza batzordeko kideekin osatuta dago, zehazki esateko lehendakaria, lehendakariordea, diruzaina eta idazkaria. Batzorde hau, elkartearen batzorde iraunkorra da eta kudeaketaz arduratzen da, edota zailtasunei erantzuten, konponbide azkarra behar duten gai puntualen inguruan. Hau da modurik eraginkorrena lana bizkorra eta eraginkorra izan dadin.
Batzorde honen funtzio nagusia CRI, ONCE, Berritzegune eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailarekin koordinatzea eta lankidetzan aritzea da, elkarteko afektatu guztien hezkuntza eta eskola integrazioari dagozkion alderdi guztietan.
Batzorde honen helburuak honako hauek dira:
- Irakasle ibiltarien formakuntza ziurtatzea espezialista izan daitezen.
- Eskolako testuinguruan dituzten zailtasunak konpontzea gizarte egokitzeari dagokionean.
- Irakasle ibiltarien euskalduntze maila zaintzea.
- Egokitutako materialaren moldatze maila lortzea, ez baita gauza bera liburu bat egokitzea edo transkribatzea.
- Unibertsitateko hezkuntzan sortzen diren beharrei erakunderen batek erantzun diezaien lortzea.
- Erlazionatutako arazoak dituztenen kasuak artatu.
- Parte hartze mailan erabiltzaileen eskubideak bete daitezen zaintzea eta beharrezko laguntzak bultzatzea erabiltzaileek eskolaz kanpoko jardueretan parte har dezaten, ikastetxeak berak antolatutakoak direnean (hezitzaileak jarri irteeretan eta eskolaz kanpoko jardueretan laguntzeko eta abar)
- Laguntza eman elkartekideek ikasketak egiteko beren herritik atera behar dutenean eta bakarrik joateko aukerarik ez daukatenean
- Eskuorri prebentiboak ikusmen urritasuna dutenentzat eta itsuentzat moldatu daitezen erraztasunak eman, modu horretara informazioa eskura izateko aukera berdintasuna izan dezaten.
Aisialdi eta kiroletako batzordea, elkarteko profesionalekin batera, tailerrak martxan jartzeko antolaketa, gainbegiratze eta elkarlanaz arduratzen da. Tailer hauek elkartekideen aisialdia betetzeko antolatzen dira. Lan hau elkartekideei hainbat alternatiba aurkezteko da. Alternatiba hauek berdinen artean egitekoak dira. Jarduerak beharrezkoak dira sentimenduak, sentsazioak partekatzeko, lasai egoteko, kanpokoei frogatu beharrik gabe gauzak berek bezain ondo egin ditzaketela. Beste alde batetik, jardueren bilaketa eta integrazio normalizatua lantzen da beren ingurunean, beren herrian: aisialdian, kulturan, kirolean, etab.
Beraiei zuzendutako jardueren barruan daude egiten diren heziketa eta prebentziorako tailer guztiak. Normalizatutako alternatibak bilatzeari dagokionez, egiten den lana zera da, laguntzak martxan jar daitezen ahalbidetzea, adin txikikoa jardueretan pixkanaka integratu dadin.Batzorde honek funtziona dezan eta planteatutako lana burutu dezan egin beharreko jarduera edo lanak hurrengo hauek dira:
- Jarduerak programatu, alternatiba desberdinak ezagutarazteko eta aisialdi normalizatu edo egokitu batez disfrutatzeko.
- Egokitutako jarduerak eta egun osoko edo 3-4 eguneko irteerak antolatzea.
- Parte hartu behar dugun jardueretan egokitzapen eta moldaketa maila bat lortu, horretarako, kudeatu, antolatu eta sustatzen dituzten pertsonak ezagutu eta beraiekin bilerak eginez..
- Laguntzak erraztu gazteek jarduera normalizatuetan parte hartu ahal dezaten.
- Normalizatutako jardueretan erabiltzaileen eskubideak bete daitezen zaintzea, parte hartze mailari dagozkionez.
Batzorde hau da lan arloan ikusmen urria duten pertsonen egoera aztertzen duena. Horretarako indarrean dagoen legeria aztertzen dute, dauden egitasmoak ezagutzen dituzte, baita orientazio zerbitzuak ere, eta abar.
Batzorde hau egiten duen lanak honako hauek dira:
- Legeetara adi egon, ikusmen urritasuna duten pertsonen eskubideak jakiteko, modu honetara bai lan normalizatuan eta bai lan babestuan aritu ahal izateko.
- Lan babestuak eskaintzen duena jakin, dauden tailerrak, egiten dituzten lanak, elkarteko kideak lanera sartu ahal izateko, eta abar.
- Formakuntza moduluetan eta babestutako tailerretan eskatzen duten gaitasuna jakin.
- Erakunde ugaritako teknikoekin harremana.
- Integrazio sozialaren programarekin lankidetzan aritu, bertatik egiten baita lan honen zatirik handiena.
- Afektatuak tailer eta lanetara sarbidea izan dezaten behar diren laguntzak eskaini eta kudeatu, hala behar izanez gero garraiorako laguntza eskainita.
Batzorde honen egitekoa da mugikortasun eta irisgarritasunari dagokionean, zein den benetako egoera ikusmen urritasuna duten pertsonentzat. Irisgarritasun hobea lortu nahi da, afektatuak leku batetik bestera modu autonomoan joan daitezen eta beste norbaiten laguntzarik gabe egin ahal izateko baldintzarik onenak eman daitezen. Honek eragina du bai afektatuengan eta baita familiengan ere, ikusmen urritasuna duen pertsonarentzat ezgaitasun handia dakarrelako.
Pertsona hauek autonomoak izan zitezkeen eta ez dira, modu autonomoan jarduteko erakutsi zaiena eta egin duten entrenamenduak ez duelako balio beste faktore batzuk ere betetzen ez badira (zebrabideetan ez aparkatzea, soinu-semaforoak edukitzea e.a.). Indarrean dagoen legeria bete beharko litzateke eta herritarrak kontzientziatu eta sentsibilizatu pertsona hauen autonomia lortzeko unean daukaten paper garrantzitsuaz jabe daitezen.
Batzorde honen egitekoa da:
- Legeak aztertu eta betearazi
- Gizartea sentsibilizatu eta kontzientziatu, udal mailan egiten diren jardunaldi eta kanpaina guztietan modu aktiboan parte hartuta..
- Irisgarritasunari dagokionean udal bakoitzaren egoera zein den jakin.
- Elkartera iristen diren kexa guztiak jaso eta erreklamazioa aurkeztu dagokionari, konponbide posibleak aztertu eta bete daitezela exijitu.
Ezgaitasunen bat duten emakumeek bazterketa bikoitza jasaten dute, emakumeak izateagatik eta ezgaitasun bat izateagatik. Ezgaitasun edo urritasunen bat duten pertsonek aukera handiagoa dute gizarte bazterkeria jasateko, baina kolektibo horren barruan emakumea izaten da baztertuena.
Hori dela-eta batzorde hau osatu da, izan ere, ahaleginak egin behar baitira gure kolektiboko emakumeen egoera hobetzeko, hainbat eremutan dituzten beharrak asetzeko ekintza positiboak garatuz: maila pertsonalean eta familian, gizartean, hezkuntzan, prestakuntzan, enpleguan, osasunean...
Berdintasun batzordean ezgaitasunen bat duten emakumeen ezaugarriak eta egoerak aztertzen dira, emakume izateak eta ikusmen urritasun bat izateak ekartzen duen arazoan esku hartzeko ekintzak sustatzeaz gain. Xede horri begira kolektiboa laguntzeko tailerrak antolatzen dira, eta baita emakume eta gizonen -ezgaitasunen bat izan ala ez-, aukera berdintasunaren eta diskriminazio horren aurkako borrokaren sustapenaren aldeko kanpainak ere.