Ezgaitasunen bat duten emakumeek bazterketa bikoitza jasaten dute, emakumeak izateagatik eta ezgaitasun bat izateagatik. Ezgaitasun edo urritasunen bat duten pertsonek aukera handiagoa dute gizarte bazterkeria jasateko, baina kolektibo horren barruan emakumea izaten da baztertuena.

Hori dela-eta batzorde hau osatu da, izan ere, ahaleginak egin behar baitira gure kolektiboko emakumeen egoera hobetzeko, hainbat eremutan dituzten beharrak asetzeko ekintza positiboak garatuz: maila pertsonalean eta familian, gizartean, hezkuntzan, prestakuntzan, enpleguan, osasunean...

Berdintasun batzordean ezgaitasunen bat duten emakumeen ezaugarriak eta egoerak aztertzen dira, emakume izateak eta ikusmen urritasun bat izateak ekartzen duen arazoan esku hartzeko ekintzak sustatzeaz gain. Xede horri begira kolektiboa laguntzeko tailerrak antolatzen dira, eta baita emakume eta gizonen -ezgaitasunen bat izan ala ez-, aukera berdintasunaren eta diskriminazio horren aurkako borrokaren sustapenaren aldeko kanpainak ere.