Batzorde hau da lan arloan ikusmen urria duten pertsonen egoera aztertzen duena. Horretarako indarrean dagoen legeria aztertzen dute, dauden egitasmoak ezagutzen dituzte, baita orientazio zerbitzuak ere, eta abar.

Batzorde hau egiten duen lanak honako hauek dira:

  • Legeetara adi egon, ikusmen urritasuna duten pertsonen eskubideak jakiteko, modu honetara bai lan normalizatuan eta bai lan babestuan aritu ahal izateko.
  • Lan babestuak eskaintzen duena jakin, dauden tailerrak, egiten dituzten lanak, elkarteko kideak lanera sartu ahal izateko, eta abar.
  • Formakuntza moduluetan eta babestutako tailerretan eskatzen duten gaitasuna jakin.
  • Erakunde ugaritako teknikoekin harremana.
  • Integrazio sozialaren programarekin lankidetzan aritu, bertatik egiten baita lan honen zatirik handiena.
  • Afektatuak tailer eta lanetara sarbidea izan dezaten behar diren laguntzak eskaini eta kudeatu, hala behar izanez gero garraiorako laguntza eskainita.