Duela egun batzuk kontatu genizuen bezala, atzo Donostiako Dekathloiko Goalball txapelketa antolatu genuen.

Atzo, ekainak 5, Decathlon Fundazioaren lankidetzari esker, eta Fundazioaren Egunaren omenez, Kirol Egokituko Jardunaldia antolatu genuen Dordoka eta Ostadar kirol-klubekin batera.

Gure txanda 17:00etatik 19:00etara izan zen, eta han Goalball txapelketa bat antolatu genuen erosketak egitera dendara joaten ziren pertsonekin. Helduek eta haurrek parte hartu zuten. Parte hartu zuten guztiek, begiak estalita eta kaskabilo-baloiarekin, lehen pertsonan ikusi zuten zelaian itsutasuna edo ikusmen-urritasuna duen pertsona nola babesten den.

Mila esker, Mari Jose, zure konfiantzagatik. Datorren urtean errepikatzea espero dugu!