Urte askotan zehar ikusmen urritasun larria zituzten pertsonak itsu totalak bezala tratatu behar zirela uste izan da beraien ikusmen potentziala kontutan izan gabe, horrela adostasunik eza eta jarrera negatiboak sortzen ziren beraiengan. Baieztapen honen oinarrian ikusmena aurreztu egin behar zela, erabilpenak begi gaixotasunaren prozesua azkartuko zela uste zen. Gaur egun erakutsi da era zientifiko batez haur edo helduaren ikusmen arrastoa ahalik eta gehien erabili behar dela, gutxi bada ere, ahalik eta gehientsuenetan erabilia izan behar da. Horregatik, estimulazio egoki eta mailaz mailako bat beharrezkoa da ikusmen efizientzia hobetzen joateko.

Ikusmen estimulazioko programak diseinatuak daude ikusmen gaixotasun larriak dituzten haurrei laguntzeko, ikusten dutenari zentzua emateko eta hautematen dituzten sentsazioak interpretatzeko. Ikusmen gaitasunaren garapena, Ikusmen normala duen haurrarena, garapen normal hori oztopatua duten pertsonengan prestakuntza espezifiko baten bidez egitea beharrezkoa da.

Ikusmen funtzionamenduaren garapenean kontutan izan beharrezkoak:
  • Ikusmen gaitasunaren garapena ez da berezkoa ezta automatikoa ere.
  • Ikusmen gaitasuna ez dator ikusmen zorroztasunarengatik zehaztua ezta gaitz mota edo mailari erlazionatua ere.
  • Ikusmen gaitasuna ikusmen esperientzi mailakatuko programen bidez garatu daiteke.