Arreta goiztiarra haurraren lehenengo hiru urteetan erabiliko diren hezkuntza interbentzio era zehatz batzuk dira.

Gutxitasunen bat duten haurren kasuan beraien jaiotzatik edo gutxienez lehenengo hilabeteetatik aurrera arreta goiztiarraren helburu nagusiena ahalik eta garapen ebolutibo normalena bideratzea izango da.

Haurra mundua ikusmenik gabe edo ikusteko zailtasun handi batekin iristen denean, gurasoengan estutasun egoera bat sortzen da. Lehenengo hilabete hauetan beraien haurrarekin zer gertatuko den jakin nahiko dute, nola tratatu eta zer behar duen egokien garatzeko. Haur itsuak ikusten dute haurrekiko garapen paralelo bat dute. Ikusmen murriztasun bat duten haurren hezkuntzari aurre egiteko oinarrizko ideia batzuk hartzen ditugu:

  • Organismoak baditu zentzumenentzako beste bide batzuk (usaimena, ukimena, dastamena eta entzumena) modu egokian estimulatuta, ikusmen urritasuna neurri handi batean konpentsatu dezaketenak, eta honela, garapen orokorra ez dadin modu larrian hondatu.
  • Ikusmen urritasunik ez duen haurraren garapen ebolutibo ezagutu behar da, zailtasun hauek dituen haurrak hainbat ikaskuntza egiteko izango dituen zailtasunak errazago ulertzeko.
  • Ikusmen urritasunari buruz eta diagnostiko oftalmologikoari buruz ahalik eta gehien ezagutu behar da, jatorria, eboluzioa eta pronostikoa. Oso garrantzitsua da jakitea haurrak ikusmen arrastorik baduen ala ez eta elkarloturiko beste urritasunik baduen ala ez.
  • Haur itsuaren eta ikusmen arrastoa duen haurren garapena ez da berdina izango. Hau oso garrantzitsua da arreta goiztiarreko programaren ekintzak zehazteko garaian.
  • Haurraren ikusmen hondakina landu behar da hau oso txikia izan harren ikusteko gaitasuna ez dela berezkoa edo automatikoa, erabiliaz garatzen den gaitasuna baizik.
  • Nahiazko estimulurik jasotzen ez duen haur itsu bat pasiboagoa da, ezin ditu ikusmen estimuluak antzeman eta ezin ditu inguruko objektuak eskuratu; horregatik bere entzumen eta ikusmen gaitasunak garatu beharko ditu ikaskuntza bidez.
  • Lehenengo momentuetatik haur itsuarentzat legoaia oinarrizko informazio bidea da. Inguruko medioarekin kontaktuan jartzen duena da.