Abenduan lekualdatuko gara!
聽
Intxaurrondo auzoko Txara I eraikinean bi hamarkada baino gehiago eman ondoren, Antigua auzora aldatuko gara.
Lekualdaketa abenduaren erdialdean izango da.
Instalazio berrietan, espazioa konfiguratuta dagoenez, aldez aurretik hitzordua eskatuta soilik artatuko zaituztegu, zuek hartzeko gela bat erreserbatu behar baitugu denborarekin. Beraz, mesedez, jarri harremanetan eraikinera joan aurretik.
Bestalde, bulego berrian ez dugu telefono finkorik izango, eta, beraz, data horretatik aurrera, komunikazio-kanal hauen bidez erantzungo dizuegu:
- Tel.: 606333631 (deia edo whatsappa)
- E-maila: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Helbide berria hau da:
Ondarreta pasealekua, 20.
P.k. 20.018 Donostia
Eskerrik asko guztioi zuen ulermenagatik, ziur gaude pixkanaka denok egokitzen joango garela aldaketa berrietara.
Ondarretako Gizagune berrian zain izango gaituzue!