Imagen que representa el logotipo de AGI mediante mosaico de fotos

Elkartearen helburu orokorra, ikusmen urritasun larria edo itsuak diren pertsonak gizartean, hezkuntzan, lan munduan eta aisialdian barneratzea da.

Elkartearen helburu espezifikoak honako hauek dira:

  • Kolektibo batean barneratzea ikusmen urritasunak edo itsutasunak eragindako guztiak eta beren familiak.
  • Kaltetuen eta beren familien bizitza kalitatea hobetzea
  • Ikusmen urritasuna dutenak edo itsuak integratzea lortzea, haur, gazte eta helduena
  • Afektatu bakoitzak bizi duen egoera hobeto ezagutu eta arreta globala eman, bai beraiei eta baita beren familiei ere, dituzten beharrei erantzunda.
  • Hezkuntza, irakaskuntza eta birgaitze prozesuetan arreta eman eta laguntza eskaini, ikusmen urritasuna edo itsutasuna duten haur, gazte eta helduei.
  • Bazkide edota ikusmen urritasunak edo itsutasunak eragindako guztien gizarteratzea erabatekoa izan dadin lan egitea, famili-, eskola-, gizarte- eta lan arloetan.
  • Herri kontzientzia esnatzea, ikusmen urritasunaren errealitatea ezagutzera emanez, bai dituzten beharrak, gizarteratzea, elkartasuna, hiritar bizitzan parte hartzea, eta baita gizarte ongizatea ere.
  • Eskuragarri dauden baliabide eta laguntza teknikoen berri ematea, lortzeko tramiteetan lagunduta eta beren interesak defendatuta.
  • Erakundeei giza baliabideak eta baliabide teknikoak aplikatzeko eskatzea, gizarteratzea eta aukera berdintasuna egi bilakatu daitezen guztion laguntzarekin.
  • Harremanak izan, ideia eta ezagutza elkarbanatu elkarteko estatutuetan agertzen den xedearen antzekoa duten erakunde eta antolakundeekin, modu honetara afektatu bakoitzaren beharrei erantzun osoa eta bateratua ematea ziurtatzen baita.
  • Beharrezko programa eta laguntza guztiak martxan jarri, ikusmen urritasuna izateagatik afektatuek dituzten oztopo guztiak gainditu ditzaten.
  • Arlo sozialean herri kontzientzia esnatu, arazo honen inguruan trebatzeko.
  • Ikusmen urritasuna duten edo itsua diren emakumeen eta haurren egoera hobetzea eta berdintasuna lortzea.