Batzorde honen egitekoa da mugikortasun eta irisgarritasunari dagokionean, zein den benetako egoera ikusmen urritasuna duten pertsonentzat. Irisgarritasun hobea lortu nahi da, afektatuak leku batetik bestera modu autonomoan joan daitezen eta beste norbaiten laguntzarik gabe egin ahal izateko baldintzarik onenak eman daitezen. Honek eragina du bai afektatuengan eta baita familiengan ere, ikusmen urritasuna duen pertsonarentzat ezgaitasun handia dakarrelako.

Pertsona hauek autonomoak izan zitezkeen eta ez dira, modu autonomoan jarduteko erakutsi zaiena eta egin duten entrenamenduak ez duelako balio beste faktore batzuk ere betetzen ez badira (zebrabideetan ez aparkatzea, soinu-semaforoak edukitzea e.a.). Indarrean dagoen legeria bete beharko litzateke eta herritarrak kontzientziatu eta sentsibilizatu pertsona hauen autonomia lortzeko unean daukaten paper garrantzitsuaz jabe daitezen.

Batzorde  honen egitekoa da:

  • Legeak aztertu eta betearazi
  • Gizartea sentsibilizatu eta kontzientziatu, udal mailan egiten diren jardunaldi eta kanpaina guztietan modu aktiboan parte hartuta..
  • Irisgarritasunari dagokionean udal bakoitzaren egoera zein den jakin.
  • Elkartera iristen diren kexa guztiak jaso eta erreklamazioa aurkeztu dagokionari, konponbide posibleak aztertu eta bete daitezela exijitu.