Aisialdi eta kiroletako batzordea, elkarteko profesionalekin batera, tailerrak martxan jartzeko antolaketa, gainbegiratze eta elkarlanaz arduratzen da. Tailer hauek elkartekideen aisialdia betetzeko antolatzen dira. Lan hau elkartekideei  hainbat alternatiba aurkezteko da. Alternatiba hauek berdinen artean egitekoak dira. Jarduerak beharrezkoak dira sentimenduak, sentsazioak partekatzeko, lasai egoteko, kanpokoei frogatu beharrik gabe gauzak berek bezain ondo egin ditzaketela. Beste alde batetik, jardueren bilaketa eta integrazio normalizatua lantzen da beren ingurunean, beren herrian: aisialdian, kulturan, kirolean, etab.

Beraiei zuzendutako jardueren barruan daude egiten diren heziketa eta prebentziorako tailer guztiak. Normalizatutako alternatibak bilatzeari dagokionez, egiten den lana zera da, laguntzak martxan jar daitezen ahalbidetzea, adin txikikoa jardueretan pixkanaka integratu dadin.

Batzorde honek funtziona dezan eta planteatutako lana burutu dezan egin beharreko jarduera edo lanak hurrengo hauek dira:

  • Jarduerak programatu, alternatiba desberdinak ezagutarazteko eta aisialdi normalizatu edo egokitu batez disfrutatzeko.
  • Egokitutako jarduerak eta egun osoko edo 3-4 eguneko irteerak antolatzea.
  • Parte hartu behar dugun jardueretan egokitzapen eta moldaketa maila bat lortu, horretarako, kudeatu, antolatu eta sustatzen dituzten pertsonak ezagutu eta beraiekin bilerak eginez..
  • Laguntzak erraztu gazteek jarduera normalizatuetan parte hartu ahal dezaten.
  • Normalizatutako jardueretan erabiltzaileen eskubideak bete daitezen zaintzea, parte hartze mailari dagozkionez.

 

Restaurante Argiñano

Salou 2016 paracaidas

Surf  Julio 2015