Batzorde honen funtzio nagusia CRI, ONCE, Berritzegune eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailarekin koordinatzea eta lankidetzan aritzea da, elkarteko afektatu guztien hezkuntza eta eskola integrazioari dagozkion alderdi guztietan.

Batzorde honen helburuak honako hauek dira:

  • Irakasle ibiltarien formakuntza ziurtatzea espezialista izan daitezen.
  • Eskolako testuinguruan dituzten zailtasunak konpontzea gizarte egokitzeari dagokionean.
  • Irakasle ibiltarien euskalduntze maila zaintzea.
  • Egokitutako materialaren moldatze maila lortzea, ez baita gauza bera liburu bat egokitzea edo transkribatzea.
  • Unibertsitateko hezkuntzan sortzen diren beharrei erakunderen batek erantzun diezaien lortzea.
  • Erlazionatutako arazoak dituztenen kasuak artatu.
  • Parte hartze mailan erabiltzaileen eskubideak bete daitezen zaintzea eta beharrezko laguntzak bultzatzea erabiltzaileek eskolaz kanpoko jardueretan parte har dezaten, ikastetxeak berak antolatutakoak direnean (hezitzaileak jarri irteeretan eta eskolaz kanpoko jardueretan laguntzeko eta abar)
  • Laguntza eman elkartekideek ikasketak egiteko beren herritik atera behar dutenean eta bakarrik joateko aukerarik ez daukatenean
  • Eskuorri prebentiboak ikusmen urritasuna dutenentzat eta itsuentzat moldatu daitezen erraztasunak eman, modu horretara informazioa eskura izateko aukera berdintasuna izan dezaten.

niño leyendo braile